Hala, gaztetxokoa, astebururo, zabalik egongo da, martxoaren 24ra arte, Aste Santura arte. Bertan parte hartzeko ez da izena eman beharrik egongo; eta ezta kuotarik ordaindu beharko. Bestalde, abenduren 12an, gaztetxokoan, 18:30ean, gurasoekin batzarra egingo da ikasturtearen berri azalpenak emateko. Gaztetxokoaren funtzionamenduaz eta programazioaz berba egin gura da gurasoekin, besteak beste. Lau begiralek egingo dute lan 12-15 urteko gaztetxoekin, astebururo txandatuz.