Zabaldu berri dute bizikleta garbigunea, sasoi ezin aproposean gainera. "Auzolanean eginda, gero emaitza ikustea eta gozatzea oso aberasgarria da. Garai honetarako gainera, aproposa; izan ere, bizikleta zikin duzula ez daukazu gasolindegi batera joan beharrik", dio Jauregik.
Arautu ostean zabalik
"Herritarrek eskatutako ekimena izan da. Auzolanean egiteko prest ote zeuden galdetu genien Udaletik eta eurek egin dute dena. Udalak materiala jarri du", azaldu digu Aritz Saidi Kirol zinegotziak. Behin arautu ostean, zabalik dago, edonork erabiltzeko prest. "Libre utzi gura dugu, beti zabalik; ea errespetatzen den eta denen artean zaintzen dugun"."Bizikletak eta motorrak garbitzeko soilik izango da garbigunea. Norbera arduratu beharko da uraren paso ixteaz eta xaboia erabili gura izanez gero, biodegradagarria erabiltzeaz".
Irteerak, hilero
Bestalde esan, hilero, bizikleta irteera egin nahi dutela eta edonor animatzeko deia egin dutela Antzuolako bizikleta zaleek. "Nahi duena etor daiteke, helburua disfrutatzea da; data aurreago zehaztuko dugu, baina animatu daitezela herritarrak!".