Igartzaren erretratu sakonak eta bakunak, Donostian ikusgai

Maider Arregi 2012ko abenduaren 3a

Nagore Igartza antzuolarraren argazki-lanen erakusketa dago Donostiako Lugaritz aretoan ikusgai. Azaroaren 22an zabaldu zuten. Profunditats, Ezlekuak eta Argiak serietatik aukeratutako argazkien bildumatxoak osatzen du erakusketa.

Barneko lurraldea bilduma lanaren ostean, arrakastaz eta ikusminez dator Igartzaren bilduma berri hau. Lan guztiak daude harremanetan. Paisaian, begi bistan duguna eta ikusten ez denarekin jolas egiten du Igartza gazteak. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era bitartean dago zabalik erakusketa Donostiako Lugaritz aretoan.

Eskarmentudun artista da

Arte aplikatuetan graduatua da Nagore Igartza. Eta diseinu grafikoan espezialitatean egin du. Argazkigintza ikasketak Bartzelonan egin zituen.  Argazki proiektu pertsonalak sortzeaz gain, komunikazio grafikoan hainbat lan egiten ditu enpresa eta erakunde ezberdinentzat. Zenbait erakusketatan parte hartu du eta hainbat sari eta beka jaso ditu. Informazio guztia hemen: www.nagoreigarza.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak