San Josepe auzoko errepideak itxita jarraituko du

Maider Arregi 2012ko abenduaren 4a

Zapatua eguerdian, San Josepe errepidera harri handi bat erori zen; ondorioz, segurtasun neurri gisa herriko erdigunera doan Errepidea guztiz itxi zuen Ertzaintzak. Oraindik baina errepideak itxita jarraitzen du.Valen Monux Hirigintza teknikariak azaldu digunez, San Josepeko errepidea itxita mantentzea da irizpidea. Oraindik geologoek lurraren egoera aztertzen eta baloratzen dihardute. Izan ere, lur-jauzi arriskua dago errepide ondoan dagoen mendi magalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak