Mutrikutik esku hutsik itzuli arren Juanina Garai entrenatzailea pozik zen jokalariek egindako lanaz: "Ezin diet gehiago eskatu. Askotan gauza batzuk ez dira gure esku egoten". Garai ez zegoen pozik epaileek egindako lanaz: "Hamaika lagun izan genituen kontrario, hamaika eta beste hiru", epaileei buruz ari zen. Mutrikuk penalti bidez egin zituen bi golak, eta epaileak jokalari bat egotzi zuen: "Bigarren penaltian ez dago zalantzarik, garbia izan zen, baina lehenengoa oso zorrotza izan zen. Eta hala ere partidua irabazteko gauza izan ginen, gutxienez, berdintzekoa".
Aukera garbia azken unean
Partidua amaitzear zela Julen Sanzek 2-2koa egiteko aukera garbia izan zuen, baina ez zuen aukera aprobetxatu: "Gainera, gure atezainak ez zuen apenas lanik izan, eta eurenak laupabost geldiketa ikusgarri egin zituen.
Lider dauden antzuolarrek bide beretik jarraitu nahi dute, itsutu barik: "Gauzak momentu batetik bestera alda daitezke, baina guri irabazteko kontrarioek ondo egin behar dute lan".