Atzerritartasunaren gaineko legea berbagai

Maider Arregi 2012ko azaroaren 21a

Bideberri Mankomunitateak antolatuta, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazioa emateko taldekako saioa egingo da egunean, hilaren 29an. Saio honen bidez, legearen edukia azaltzea nahi  dute antolatzaileek. Baina, atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuari dagokion legearen eragin praktikoa ere argitu eta azalduko dute.

Nork gidatuko du?
Eusko Jaurlaritzako Biltzen izeneko elkarteko Legelari batek, atzerritartasunaren araudiari buruzko galderak erantzungo ditu bertan. Besteak beste, bizitzaren arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzkoak: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak elkartzea, ikasketa-egonaldiak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak...

Nori zuzendua dago?
Hitzaldia atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei dago bideratuta. Baina atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten pertsonendako ere bada solasaldia.

Olaran etxean
Atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko solasaldia, eguenean 10:00etatik 12:00ak bitartean izango da Olaran etxean azaroaren 29an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak