"Bizi dugun une politiko erabakigarrian, eta baita aurrera begira ere, gizarte eta nazio eraldaketarako tresna izango dugu Sortu", diote kideek. "Tresna hori ahalik eta eraginkorrena izan dadin, beharrezkoa da guztion artean norabidea eta helburuak markatu eta antolaketa eredua erabakitzea. Hausnarketa sakon honetan parte hartzera animatu nahi ditugu antzuolarrak ere".
Lehen batzarra, abenduaren 1ean, zapatuan, egingo da, 09:00etatik 12:30ak bitartea, Olaranen. Bertan, Sorturen Oinarri Ideologikoak eztabaidatuko dira. Behar duenarentzat haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.