1998an hasi zen Juan Ramon Aranguren “Zaharra” antzuolarra gaztainak erretzen danbolinaz. Hasierako garai hartan ordea, ez zela horren erraza gaztainak erretzea kontatu digu. 130 kilo gaztaina ekarriko dituzte zapatuan herritarren artean banatzeko: eta gaztainei laguntzeko 30-40 litro inguru sagardo. Baina gaztainak kanpotik ekarriko dituztela esan digu, hemen kantitate hori ez dagoelako. 25.urtez egingo den gaztainerre eguna, zapatuan ospatuko dute antzuolarrek. Herriko plazan banatuko dira domekan gaztainak arratsaldeko zazpietatik aurrera.