Gaur inauguratuko dute bizikletak garbitzeko gune berria Antzuolan

Maider Arregi 2012ko azaroaren 17a

Gaurtik aurrera, zapatua, herritarrek bizikletak Sagastin egokitu den gunean garbitu ahal izango dituzte. Udalak gune berria egiteko herritarren hainbat eskaera jaso zituen eta egoera aztertu ondoren proiektua abiarazi zuen. Gune berri hau herritarrei esker egin ahal izan da, eurak arduratu baitira auzolanean garbigunea egiteaz.

Proiektua aurrera atera ahal izateko lan egin duten herritarrek bizikleta martxa bat antolatu dute gaur goizerako (10:00etan Sagastitik aterata) eta mokadutxoa eguedirako (12:00etan, garbigunean). Garbigunea gaur inauguratuko duten arren, aurrerago zehaztuko dituzte bizikletak garbitzeko gunearen erbilera arauak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak