Auzokoekin elkarlanean
Beheko auzoko garajeetako arazoari irtenbidea emateko akordio batetara iritsi zen Udala bertako bizilagunekin. Hala, iraileko osoko bilkuran, Udalak bere gain hartuko dituen konponketak finkatzeko proposamena onartu zuten –Bilduren eta EAJ alderdien aldeko botoei esker–. "Bizilagunak eskatuta elkartu egin ginen eta aparkalekuetan dauden itogin arazoei irtenbidea bilatzea adostu genuen. Geure ardurak eta euren ardurak non dauden mugatu genituen; hala bakoitzak non jardun behar duen garbi izateko. Orain guri dagokigunez, itogin horiek konpontzeko lanak egin ditugu: ura batu aparkalekuetara ez sartzeko", azaldu digu Iñaki Yarza Hirigintza zinegotziak.
Behin konponketak eginda, eta arazoari irtenbidea emanda, berriro parkea berreskuratzea nahi du udalak eta umeendako ziburuak jarriko ditu.