Trafikoa eta herriko oztopoek arduratzen dute herritarra

Maider Arregi 2012ko azaroaren 14a

Azaroaren 7an, parte-hartze prozesuko galdera sorten ondorioen aurkezpena egin zuten Olaranen. Herritarrek aurkeztutako ondorio nagusien artean, trafikoa eta  herriko hainbat oztopo arkitektoniko daudela azaleratu zen. "Esan, behar dugu, galdera sorta honekin, herritarrek euren iritzia emateko aukera izan dutela; gure ardura orain, hauei erantzutea izango da", azaldu digute parte-hartze prozesuko kideek.

Aipatutako proiektuen artean, dagoeneko Udalak martxan dituenak ere badira. "Hau bide berdinetik goazenaren seinale da", dioete. Udalak ere parte-hartze hau urte guztira ireki nahi du, batzordeak indarberrituz. 

Arlokako batzarrak

Hilaren 19an, 21ean eta 22an egingo dira, Olaranen 18:30ean. Asmoa da 2013ra begira lehenetsi nahi diren proiektuak denen artean zehaztea. Hala, astelehenean, Kultura eta euskara arloak landuko dira; eguaztenean, Gazteria, kirola, hezkuntza eta ongizatearen arloen txanda izango da; eta eguenean, azkenik, hirigintza, nekazaritza eta ingurugiroaren arloak landuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak