Antzuolan Bizigune programa berriro martxan

Maider Arregi 2012ko azaroaren 13a

Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden etxebizitzak ateratzeko eta merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko behar beste diru ez duten pertsonen esku jartzeko Bizigune programa abiatu zuen Suradesa enpresak. Antzuolan orain arte ez da eskaerarik izan, baina orain gauzak aldatu dira eta dagoeneko eskaera bat tramitatzen ari dira eta 24 lagunek izena eman dute.

Gogoratu gainera, Hutsik dauden etxebizitzek %100eko errekargua izango dutela aurrerantzean, eta Bizigune programan izena ematen dutenek ez dutela ordaindu beharko inolako errekargurik. Edozein zalantza eta informazio emateko, Suradesako teknikaria astelehenetan goizeko 10:30etik 11:30era bitartean izango da Antzuolako udaletxeko beheko solairuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak