Biodantza, 4 eta 11 urte bitarteko umeendako ikastaroa da. Guraso eta umeen harremanak eratzeko eta umeen arteko enpatiak garatzeko aukera ematen duela ikastaroak azaldu digu Arjonilla irakasleak. "Dantzaren bitartez, zela mugitzen garen ezagutzeko aukera ematen digu. gure gorputza ezagutzeko bide ere bada biodantza", dio.
Pixkanaka zabaltzen ari den ikastaroa da. "Oraindik ez da oso ezaguna, baina benetan guraso asko hasi dira interesatzen: Arrasaten esaterako, oso harrera ona izan du". "Gurasoei garrantzitsua iruditzen zaie umeen barru aldean zer dagoen ezagutzea. Izan ere, uste duguna baino askoz ere gehiago dago haur bakoitzaren barruan".
Izena emateko epea zabalik duzue eguenera arte, hilaren 15era arte udaletxean. Astelehenetan eskainiko da, 16:50etik 17:50era bitartean. Ordaindu beharrekoa aldiz, hilero, 12 euro. kultura@antzuola.net helbidera ere idatzi daiteke izena emateko.