Erretiratuendako memoria tailerra egingo da azarotik urtarrila bitarteko eguaztenetan

Maider Arregi 2012ko azaroaren 7a

Memoria tailerra, garuna aktibo mantentzen eta garapen pertsonala bultzatzen laguntzen duen kurtso dinamikoa da. Erretiratuendako tailerra da eta eguneko zentroko terapeutak gidatuko ditu saioak. Azaroaren 14tik urtarrilaren 23ra bitartean, eguaztenero 15:30etik 17:00etara bitartean eskainiko dira saioak.

Ikastaroa amaitutakoan norberak jarraitu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira gainera. Izena emateko deitu udaletxera, 943 76 62 46 telefono zenbakira, edo gizarte zerbitzuen bulegora: 943 78 71 95 zenbakira. Izena emateko azken eguna azaroaren 12a da.
Ikastaroa doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak