Azaroaren 17an, zapatuan, arratsaldeko zazpietan erretiratuek elkartean Gaztainerre eguna ospatuko dute. Izena emateko epea zabalik: azaroaren 12an, astelehenean, eta 13an, martitzenean, 16:00etatik 18:00etara. Prezioa: 2 euro pertsonako. Gabonetako loteria ere, leku, egun eta ordu berdinetan salduko dutela jakinarazi nahi izan dute erretiratuen elkarteko kideek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.