"Erakusketa Itziarren iniziatibaz jarri dugu abian, eta momentuz, lehena Antzuolan soilik jarriko duguna da", azaldu digu Pili Azkaratek. Azkarate azken aldian akuarelekin dihardu lan egiten; gehienetan paisaiak margotuz. Azkargorta aldiz, ilustrazioak egiten ari da, baina baita akrilikoan lanak egiten ere. Iraegi eskulanetan eta berreskuraketa lanetan ibiltzen da gehien bat. Murguizuk marrazketa lantzen du, besteak beste erretratuak egiten ditu.