Lasterketaz gain, umeentzako jokoek ere izango dute tokia prestatu nahi diren ekintzen artean. Horregatik, edozein ideia edo antolaketan parte-hartzeko, gonbita zabaldu nahi diete herritarrei.
"Beharrezkoa da guztion inplikazio eta bultzada ekintza polit bat aurrera atera nahi bada. Aldez aurretik eskerrak eman nahi ditugu", azaldu dute antolatzaileek.
Hala, bilera irekia azaroaren 5ean; arratsaldeko zazpietan udaletxean egiteko deia zabaldu nahi dute.