Azaroaren 7an, parte-hartze prozesuko herri batzarra

Maider Arregi 2012ko urriaren 29a

Azken asteotan abian jarri du Udalak parte-hartze prozesua. "Prozesu honen helburua herritarrokin batera 2013ra begirako lehentasunak markatzea izango da", azaldu digute parte-hartze prozesuko lantaldeko kideek. Azaroaren 7an, parte-hartze prozesuko herri batzarra egingo da.



"Horretarako zuen galdetegien emaitzak jada jasoak ditugu, bai Internetez eta
baita eskuz idatziak ere, eta momentu honetan ondorioak sailkatzen gabiltza", azaldu  dute. Lehen fase honi, azaroaren 7an, eguaztenean, arratsaldeko zazpietan Olaranen egingo den herri batzarrarekin emango zaio amaiera. Bertan aurkeztuko dituzte galdetegiaren emaitza orokorrak eta baita arlokako bileren datak zeintzuk izango diren ere.
"Arlokako bilera hauek prozesuaren oinarria izango dira, guztion artean 2013ra
begira lehenetsi nahi ditugun proiektuak zehazteko", azaldu digute."Amaitzeko, parte hartzen jarraitzera gonbidatu nahi zaituztegu, protagonista zu zarelako".
Arlokaok bilera irekiak
Bigarren fasean, arlokako bilerak egingo dira: 1go arloa: Gazteria, kirola, hezkuntza eta ongizatea; 2. arloa: Hirigintza, ingurugiroa eta nekazaritza eta 3. arloa: Kultura eta euskara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak