Txalaparta eta biodantza ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2012ko urriaren 26a

Azaroan eskainiko dira txalaparta eta biodantza ikastaroak. Izena emateko epea zabalik duzue.

Biodantza ikastaroa, 4 eta 11 urte bitarteko umeendako ikastaroa da. Astelehenetan eskainiko da, 16:50etik 17:50era bitartean. Irakaslea: Mentxu Arjonilla izango da. Ordaindu beharrekoa aldiz, hilero, 12 euro. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 15era arte.


Txalaparta ikastaroa aldiz, nahi dutenendako da, gazte zein helduendako ikastaroa da. Azaroaren 10, 17, 24an eta abenduaren 1ean, denak zapatuetan, eskainiko dira. Ordutegia, 11:00etatik, 13:00etara. Irakasleak aldiz, Arrasateko txalaparta elkarteko bi kide izango dira. Prezioari dagokionez, ordaindu beharrekoa, 24 euro ikastaro osoa. Izena emateko epea: azaroak 6an bukatzen da.
Izena emateko idatzi kultura@antzuola.net helbidera edo udaletxera jo dezakezue –943 76 62 46 telefonora deituta–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak