Hamar urte lehenago egindako neurketaren arabera, ordea –%69,4 zen euskararen erabilera 2001. urtean–, jaitsi egin dela apur bat euskararen erabilera herriko kaleetan esan du.
Haurrak (2-14 urte) eta gazteak (5-24 urte) dira euskara gehien erabiltzen dutenak, %80,1 eta %91,2, hurrenez hurren. Helduek (25-64 urte) eta adinekoek (65 urtetik gorakoak), berriz, gutxiago erabiltzen dute euskara: helduen %56,4 entzun dituztela euskaraz diote; eta adinekoen %45,4. Beste datu bat: haurrek gehiago egiten dute euskaraz euren artean daudenean, nagusiekin daudenean baino. Nagusiek, aldiz, gehiago egiten dute haurrekin daudenean, euren artean daudenean baino.