Arrolak, naturaren inguruko argazkilaritza ikastaroa, azaroko aste bukara batean egin nahi du –momentuz lekua eta asteburua zehazteke daude–. Zapatuan teorikoa, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean egingo litzateke. Domeka goizean, 4 orduko saio praktikoa egingo lukete. Irakaslea, Benito Cantero bergararra izango da. Kamara mota, diafragma, obturadorea, bisore mota, objetiboak, sentsoreak, argiaren neurketa, konposizioa, filtroak... landuko dira. Izena emateko: azken eguna urriaren 29a, 19:00etatik 20:00etara Olaranen, edo aurrez 664.272.519 telefonora deituta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.