Urrian hasi eta abendua bitartean 2013ra begirako aurrekontuak herritarrekin eratu nahi ditu Antzuolako Udalak. Helburua da, Udaleko baliabideak modurik egokienean kudeatu eta lehentasunak markatzea
Hala, prozesu parte-hartzailearen lehen fasea abian da . etxez etxe, postontzian, herritarrek jaso dute dagoeneko galdera sorta. Hau bete ostean udaletxeko postontzian zein harreran utzi beharko dute eguena baino lehen. Lehen fase hau azaroaren 7an, arratsaldeko 19:00etan Olaranen egingo den ondorioen aurkezpenarekin amaituko da.
Bigarren fasea arlokako bilerak izango dira. Arlokako bileretan, gaur egungo egoera ekonomikoa zein inbertsioetarako dagoen ezintasuna kontuan hartuz, 2013ra begira egin nahi diren ekintza, plan eta abarren lehentasunen zerrenda zehaztuko da. Arlokako batzar ireki horietako egunak zehaztuko dituzte aurrerago baina.
Udaletik, herritar guztiak zer esana dutelako, parte-hartzera animatu gura dituzte.