"BEC-eko ekitaldiaren inguruan, esan nahi dugu benetan pozik gaudela goraino bete zelako. Antzuolatik ere autobusean eta kotxetan joandako herritarrak hori lortzen lagundu zutelako eskerrak eman nahi dizkiegu; BECera hurbildu ziren antzuolar denei eskerrik asko! BEC bete genuen bezala domekan, hautestontziak EHBilduren aldeko botoz betetzera animatu nahi ditugu antzuolar guztiak", azaldu digute Antzuolako EHBildutik.