Antzuolak goialdean jarraitzen du Azkoitian irabazi ostean (0-2)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 15a

Antzuolak (erregional preferentea) sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du zapatuan Anaitasunaren aurka irabazi ostean. 0-2 nagusitu ziren antzuolarrak Azkoitian eta, hiru puntu horiei esker, bigarren postuan jarraitzen dute lider dagoen Amaikak Bat taldearen puntu kopuru berdinarekin. 10 puntu dituzte bi taldeek, hiru lehia irabazi eta bakarra berdindu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak