Iparlara "egun pasa ederra" egin zuten Arrola taldekoek

Jon Berezibar 2012ko urriaren 14a

Barikuan 23 bat lagun elkartu eta Iparraldera egin zuten txangoa Antzuiolako Arrola mendi taldekoek. Bidarrain (153m) hasi ziren, "eguraldiari begira denok, mendi gainak lainotuta, baina aterri", kontatzen dutenez. Iparlara (1048m) igo ziren lehenengo eta Izpegira iritsi bitartean (15  bat kilometro) beste zenbait mendi ere igo zituzten.  Bazkalordura arte "errespetatu" ei zituen euriak, baina arratsalde partean busti ere egin ginen arren, "denok gustora" ibili ziren; "gainera, tarteka lainoak piska bat altxatu eta inguru ederraz ere gozatu ahal izan" zurela kontatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak