Erretiratuek Eltziegora irteera antolatu dute

Maider Arregi 2012ko urriaren 10a

Herriko erretiratuen elkarteak, irteera antolatu du Errioxako Eltziego herrira. Urriaren 24an, eguaztenean, egingo dute irteera. Han, hamarretakoa, bisita gidatua eta bazkariaz gozatzeko aukera izango dute, besteak beste.
Arratsaldean baina, Eltziegotik Logroñora joango dira. Han arratsalde pasa ederra egiteko asmoz. Egun osoko irteerak 30 euro prezioa du, pertsonako.

Eta hurrengo egunerako, urriaren 25erako, merienda eta kina egingo dituzte erretiratuen elkartean.
Irteerarako eta meriendarako izena emateko egunak eta tokia: urriaren 16a, martitzena, eta 17a eguaztena, arratsaldeko lauretatik seietara, erretiratuen elkartera jo beharko dute interesa dutenek izena ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak