'Umbrales' ipuin kontakizun saioa Torresoroan

Maider Arregi 2012ko urriaren 10a

Virginia Imazen ipuin emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da urriaren 18an, eguenean, Torresoroan, 17:00tan. Umbrales ikuskizuna eskainiko du.  Herriari zabalduta dago baina ez haurrei. Izan ere, helduendako ipuin emanaldia izango da Virginia Imazek eskainiko duena.

Imazek bi munduren arteko metafora egiten du: errealaren eta ipuinen munduaren artekoa. Ipuinak entzuteko direla eta ez irakurtzeko dio. Ikuskizuna, 15 urtetik gorakoendako da; jende gazte eta helduarendako. Izan ere, ipuinetan, eduki erotikoa modu finean aurkeztuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak