Autobus bat irtengo da Aiherrara anaitzea ospatzera domekan

Maider Arregi 2012ko urriaren 10a

1984an jaio zen Antzuola-Aiherra arteko harremana, orain 28 urte. Gainera harremanaren sorreran, hazia Juan Antonio Iturbe eta bere emazte Ima Beristainek, gaur egungo Antzuolako alkateak erein zuten. Mendian aihertar batzuekin elkartu zirenean, hain zuzen ere. Orain arteko harremanaren gaineko balorazioa oso ona egiten dutela azaldu digute udaletik.

"Aiherrakoak eta antzuolarrak elkartzea, eta gure arteko adiskidetasuna sendotu eta harremanari etorkizuna ematea da asmoa. Betiko lagun onak elkartzen direnean bezala, ondo pasatzeaz gain, kontuak esan, herriko berriak partekatu eta elkarren artean egin daitekeena aipatzen nahi dugu", azaldu digu Antzuolako Kultura teknikari Jone Larrañagak.

1984an jaio zen Antzuola-Aiherra arteko harremana, orain 28 urte. Gainera harremanaren sorreran, hazia Juan Antonio Iturbe eta bere emazte Ima Beristainek, gaur egungo Antzuolako alkateak erein zuten. Mendian aihertar batzuekin elkartu zirenean, hain zuzen ere. Orain arteko harremanaren gaineko balorazioa oso ona egiten dutela azaldu digute udaletik. "Harreman naturala da. Horrelako senidetzeetan harremanak instituzionalak izateko joera izan ohi duten arren, Antzuola eta Aiherraren arteko senidetzea, jendearen, herritarren artekoa da. Urtean zehar izaten ditugun ekitaldietan ere gogoan izaten dugu elkar; hala gonbidapenak ere egiten dizkiogu elkarri hainbat ekitalditan parte-hartzeko: bai eurak hona etortzeko, bai gu hara joateko", gaineratu digu.

Etorkizuna gazteak

Harreman horri eutsiz, orain arte bezalatsu jarraituko dutela esan digu Larrañagak. "Bereziki ume eta gazteen arteko harremana sendotzea da gure helburua, etorkizuna eurak direlako. Bestetik, bi urte barru 30. urteurrena ospatuko dugu eta orduan bai, izango da zerbait berezia", dio. Antzuolarrez betetako autobusa, goizeko zortzi eta erdietan irtengo da Antzuolatik. Ondoren, Bastida ezagutuko dute, 700 urte bete du-eta aurten herriak. Jai giroa eta festa giroa ez dela falta izango esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak