Interesatzen zaizu politika?
Bai, baina ondo egindako politika.
Eta Legebiltzarrerako hauteskundeak?
Baita ere.
Zer iruditzen zaizu aurreratu izana?
Guztiz premiazkoa.
Bereziak izango dira?
Nik uste dut baietz.
Zer dago jokoan, zure ustez?
Guztion etorkizuna; gurea eta, batez ere, gazteen etorkizuna.
Botoa emateko asmorik bai?
Dudarik gabe, bai.
Baiezko kasuan: kanpainak baldintzatu dezake zure botoa?
Ez.
Ongi deritzozu hauteskunde ostean paktuak egiteari?
Are gehiago, oso beharrezkoa iruditzen zait.
Zeinen artean uste duzu egingo dituztela?
Uste dut EAJ eta PSE-EE bateratuko direla, eta niri gustatuko litzaidake ezker abertzalea ere gehitzea.
Nork uste duzu irabaziko dituela hauteskundeak?
Nazionalistek.
Eta nor izango dela lehendakari?
Nor izango den ez dakit, baina gustatuko litzaidake zuzen eta zintzo jokatuko duen norbait izatea, aspaldian deskonfiantzaz beteta gaudelako.
Zer eskatuko zenioke lehendakari berriari?
Egiarekin jokatzea eta konfiantza ematea.
Orain arte izan ditugun lehendakarien artetik gehien gustatzen zaizuna?
Juan Jose Ibarretxe.
Zergatik?
Ausarta, koherentea eta sufridorea dela demostratu duelako.