'Eskuak' elementu nagusi
Hala, urriaren 6an eguerdiko ordu batetan, herriko plazan EHBilduri babesa emateko "herri argazkia" aterako dute. Antzuolako EHBildutik jakinarazi digute, hauteskunde kanpaina honetako elementua eskuak izango direla; horregatik, esku artean bakoitzak elementu adierazgarriren bat eraman beharko duela azaldu digute EHBildutik: "Posible den neurrian, ahal bada behintzat, norberak, bere lanari edo hobby-ari lotutako elementuren bat eskuetan eramatea eskatzen diogu zapatuan egingo den herri argazkirako", diote.
Ekitaldi nazionala
Bestalde, urriaren 13an, Barakaldoko BEC-n ekitaldi nazionala egingo du EHBilduk. Bertara joateko ere, Antzuolatik irtengo den autobusa antolatu dute. Hala, autobusean izena emateko aukera egongo da, besteak beste, urriaren 6an jarriko den mahaian edo baita ehbilduantzuola@gmail.com helbidera idatzita ere. "Argazkira etortzeko deia egin gura diegu antzuolarrei. Baita EHBilduren ekitaldi nazionalera joateko ere", gaineratu digute.