Aspeko pilotariari iritsi zaio ondo moldatzen den txapelketan parte hartzeko ordua, onenekin neurtzeko ordua. Afizionatu mailan, besteak beste, Elgetan eta Bergaran erakutsi izan du Lau t'erdia dela bere txapelketa, hori dela bere neurria. Eta profesionaletara salto egindakoan berretsi zuen hori, bigarren mailako Lau t'erdikoa irabazita.