'Ziztadak' dokumentala Antzuolako gaztetxean

Maider Arregi 2012ko urriaren 1a

Indarkeria-eza, aktibismoa... Gizarte eraldaketaren aldeko mezua oinarri duen dokumentala da 'Ziztadak'. Gaztetxean urriaren 3an, eguaztenean, 19:00etan eskainiko dute. Emanaldiaren ostean tertulia izango da gaztetxean bertan eta, horretan parte hartzeko, bertan izango dira dokumentalaren egileetako batzuk ere. Hilaren 4an, aldiz, gaztetxearen inaugurazioa dela eta helduentzako ipuin kontalaria 21:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak