Notiziak Kalegoin oso harrera ona izan du eta, azpimarratzekoa da, afarirako 40 bat lagun elkartuko direla egubakoitzean. "Jende askok esan digu laguntza behar badugu, abisatzeko! Tabernarik ez daukagun arren, pintxo-poterako geuk 'barra' estiloko zerbait ipintzeko asmoa daukagu, jaiak girotze aldera, antolakuntza lanak bideratuta daude, eguraldia lagun bada, ziur dena ongi irtengo dela". "Eta noski, Pintxo-pote eta ardo dastatze lehiaketara herritar guztiak gonbidatuta daude!".
Jai egitaraua
Hilren 21ean, 19:30ean txupinazoa, korbata-jazte eta brindisa. Ondoren, pintxo-poteoa eta afaria. 00:00etan piroteknia saioa eta Antzuolako trikitilariekin abesti gaua. Zapatuan, berriz, 13:00etan, ardo dastatze lehiaketa. Bost ardoren dastaketa egingo da. Jarraian, luntxa, musikaz girotua eta jaiei amaiera emango zaie.