Udalak 2013ko aurrekontua, herritarrekin lantzeko batzarrak egingo ditu

Maider Arregi 2012ko irailaren 19a

Parte-hartzea, komunikatzeko zein lanerako bide gisa ulertzen duela azaldu Udal gobernuak. Horretarako, komunikazio bide honen lehen pausu moduan, irailean hasi eta abendura bitartean udalak 2013rako aurrekontuak herritarrekin eratu nahi ditu.


Hala, prozesua bi fasetan banatuko da. Lehena etxez etxe banatuko den galdera sortan oinarrituko da; bertan herritarren lehentasunak zeintzuk izan daitezkeen ondorioztatuz. Lehen fase hau urriaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Torresoroan egingo den ondorioen aurkezpenarekin amaituko da. Ondoren, arlokako bilerak egingo dira. 2013ra begira egin nahi diren ekintza, plan eta abarren lehentasunak zehazteko.
Arlo ezberdinetako bilerak: azaroaren 5ean gazteria, kirola eta hezkuntza; 7an, hirigintza, ingurugiroa eta nekazaritza eta 8an, kultura eta euskara. Herritarrei zabalik daude batzarrak eta denak Olaranen egingo dira arratsaldeko zazpietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak