Astelehenetik aurrera gripearen kontrako txertoa hartu daiteke

Maider Arregi 2012ko ira. 13a, 13:16

Irailak 17tik, astelehenetik hasi eta urriaren 31 bitartean artatuko dituzte txertoa hartzera doazen herritarrak osasun zentroetan eta anbulatorioetan, aurrez txanda hartuta. Antzuolarren kasuan, Bergarako osasun etxeko administraziora deitu beharko dute –943035400– eta txanda hartu Antzuolako Osasun etxean txertoa hartzera joateko.

Osakidetzatik ohartarazi dute gripea gaixotasun infekziosoa dela eta edonork harrapa dezakeela; eta gehienetan larria ez bada ere, batzuetan arriskutsua izan daitekeela ondorengo talde hauetan: 65 urtetik gorakoak, diabetikoak eta gaixo kronikoak (biriketakoak, bihotzekoak, gibelekoak eta giltzurrunekoak).

Egin beharrekoak

Txertoa hartzeko nork bere herriko osasun zentrora edo anbulatoriora jo beharko du. 65 urtetik gorakoen kasuan, nahikoa da osasun-txartel indibiduala edo NANa eramatea; aipatutako arrisku talderen batekoa izanez gero, ohiko medikuarengana joan beharko da papera hartzera.

Informazio gehiagorako: 902 203 020.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak