Gai libreko argazki lehiaketan parte-hartzeko epea zabalik

Maider Arregi 2012ko irailaren 12a

 
Argazki lehiaketan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake. Hiru mailatan dago lehiaketa banatuta: lehen maila, 6-12 urte; bigarren maila: 13-18 urte; hirugarren maila: 19 urtetik gora. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 9an bukatuko da eta udaletxean entregatu beharko dira, hain zuzen ere.

Oinarriak
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ditzake. Lanak koloretan edo zuri-beltzean egin daitezke, eta euskarriaren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x 35 zentimetrokoa izan beharko da.
Argazkiak, egileari buruzko datu barik entregatu beharko dira, baina argazki bakoitzari atzealdean izenburua ipini behar zaio.Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte-hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, parte-hartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartu beharko dira. Argazki lehiaketan aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da azaroa bukaeran, Olaranen.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak www.antzuola.com udal webgunean dituzue irakurgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak