Arrolak Finalista egun borobila ospatu du

Maider Arregi 2012ko irailaren 11

43 lagunek parte hartu du aurtengo Arrolako Finalista egunean. Karakatetik Irukurutzetara eta handik Trekutzera egin zuten ibilbidea. Ondoren, bazkariaz borobildu zuten aurtengo Finalista eguna. Urriaren 12an egingo dute hurrengo irteera; egun osokoa irteera izango da, Iparraldera. Antzuolatik 7:30ean irten eta Bidarraira; handik Iparla aldera igo eta Izpegira jeitsiko dira. Izena emateko azken eguna urriaren 1a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak