3.200 euro inguru batu dituzte Antzuolan Senegalgo eta Kongoko proiektuetarako

Julen Iriondo 2012ko irailaren 10a

Debagoienetik diru kopuru polita iritsiko da Afrikako bi herrialdeetara, bertan diharduten kooperante antzuolarren bidez, zapatuan egindako Elkartasun Festan jasota.

Kongoko Kapiri herrian iturriak eta garbitokia eraikitzeko eta Senegalgo Djimberingen amaetxea egin eta hezkuntza bultzatzen jarraitzeko primeran etorriko zaizkie, besteak beste, herritarrek egindako tortillak –40 denera–, urdaiazpikoa eta ardoa banatuz jasotako dirua. Virginia Imazen Encantadas antzezlanean ere kopuru polita jaso zuten. 200 bat lagun izan ziren festan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak