Euskararekin lotuta, irailaren 22an, zapatuan, Antzuolan ere Euskaraz bizi nahi dut ekimena egingo da. Lasterketa 11:30ean hasiko da, Errekalden hasi eta plazan bukatuko da lasterketa.
Parte-hartzeko izena eman behar da. Animatu eta eman izena udaletxera deituta edo mezua idatzita datuak emanez kultura@antzuola.net lehenbailehen.
Urrian ikastaroak
Eskulanen ikastaroa urriaren 4an hasiko da. Koadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu… denetarik egiteko aukera egongo da. Eguenean izango da: 14.30-16.30; prezioa hilean 24 euro.
Helduen Heziketa zerbitzuak antolatuta (EPA) ondorengo ikastaroak eskainiko dira: gaztelaniaz alfabetatzea, informatika eta ingelesa. Izena emateko epea hilaren 15era arte dago zabalik. Parte-hartzeko beharrezkoa da 18 urte beteta edukitzea.