Irailean ere prezioak mantenduko ditu Udal gimnasioak

Maider Arregi 2012ko irailaren 5a

Ikasturte berriko jardueren artean, ohikoak diren eta berriak diren eskaintzak aurkeztu ditu Udal gimnasioak: abdominal hipopresiboak, dantza garaikidea, tonifikazioa, pilates eta spinning, besteak beste. Irailean, prezioak mantenduko dituztela  nabarmendu nahi izan digute. Informazioa: antzuolakogimnasioa.blogspot.com.es


Xabi Azkarate gimnasioko koordinatzaileak azpimarratzea nahi izan digu esfortzu handi bat egin dutela prezio berdinak mantentzeko. "Herritarrek orain arte izan duten jarrera eskertzekoa da, ea hemendik aurrera ere horrela jarraitzen duten", dio. Ate irekiak irailaren 10etik 14ra bitartean izango dira Eguzki auzoko gimnasioa ezagutzeko. Informazio eta ordutegi guztiak blogean:antzuolakogimnasioa.blogspot.com.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak