Ura ondo batzea eta bideratzen saiatu behar gara, hori da gure lana. Aparkalekuaren sabaitik ez sartzeko; sartu aurretik urak batzea da gure asmoa eta behingoz konpontzea. 60 garajetik 4 guztiz kaltetu daude eta autoak ezin dira bertan sartu uraren karearekin hondatu egiten direlako", gaineratu digu.
Urte askoan bueltaka dabilen arazoa da eta Udalaren borondatea eta asmoa da arazo hau lehenbailehen konpontzea. Hala lanak udazkenean hasiko direla azaldu digu Yarzak, negua baino lehen bukatzeko asmoz.
12 mila euroko aurrekontua du Udalak lan horiek egiteko; baina asmoa da gutxitxoagoan egitea, 9 mila euroko aurrekontuarekin. "Hiru enpresen proposamenak ditugu; horietako batek gure aurrekontura egokitutako proposamena egin digu".
"Erabilpen publikoko parkea da, lehen ziburuak ere bazeuden; baina kendu egin genituen. Jarri gabe daude baina gure asmoa da beharrezko konponketak egin eta arazoari irtenbidea eman ostean berriro parkea berreskuratzea eta ziburuak jartzea", dio.