Izan ere, Kongon eta Senegalen elkartasun proiektuak abiatu dituzte; Kongoko Kapiri herrian iturriak eta garbitokia eraikitzen dihardute; Senegaleko Djimbering herrian, aldiz, Maternitate eta hezkuntzako lanekin jarraitzea dute asmo.
Hala, elkartasun gisa, 20:45etik 22:15era Zurrategi plazan afaria egingo da –2 pintxo erraldoi, edaria, kafea eta pastak– 7 euroren truke. Ondoren, Torresoroan, 22:30ean, Virginia Imazen eskutik Encantadas antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da. Sarrerak salgai daude Itzar liburu dendan, 8 euroren truke.
Batzen den dirua Kongo eta Senegaleko proiektuak bultzatzeko izango da.