Bihar, uztailaren 25a, beteko da 500 urte Nafarroaren konkista gertatu zela. Albako Dukearen tropak Iruñea okupatu zuteneko 500. urteurrena, alegia. Hala, Antzuolako Udalak martxoko osokoan onartutako mozioa aintzat hartuta, astelehenetik egubakoitzera arte udaletxeko balkoian '1512-2012 Nafarroa Bizirik' ekimenaren ikurra eta dolu-xingola daraman nafar bandera jarrita izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.