Antzuolarren nortasuna eta historia babestu nahian

Maider Arregi 2012ko uztailaren 20a

Jose Mari Iturbek eta Juanjo Aranburuk, Pollero-k Uzarragako eliz atea zutik mantentzeko ahalegina egiteko asmoz, sortutako taldea martxa onean doa. Izan ere, taldeak abiatutako ekimenak fruituak eman ditu. "Herriko jaiak zirela aprobetxatuta, ekimen bat jarri dugu martxan: Uzarraga zutik leloa daraman pinak banatzea. Pollero-n iniziatiba izan da; asmoa da herritarrak sentsibilizatzea eta daukagun ondarea Uzarragan, herritarrei zutik mantentzea eskatzea. Horrelako elizak ermitak auzolanean mantendu izan dira, egun gainera bestelako aukerak zailak dira eta herritar talde bat batu nahi dugu lan pixka bat eginez Uzarraga konpontzeko. Gainera elkarte bat ere sortu gurako genuke denen artean eta Uzarraga mantentzeko diru-laguntzak lortu", dio Iturbek.

Antzuolaren nortasunean eta historian, oso garrantzitsua da Uzarraga. Izan ere, lehenengo datuak diote Antzuola, Uzarragan kokatzen dutela. "Eraikina 1300 urtekoa da; gero 1500 inguruan egin zen eliza. Historian barrena, Bergarako auzoa ere izan zela diote datuek; baina, berez Antzuolaren jatorria Uzarragan dagoela esan dezakegu". Elizatearen eskritura 1985ekoa da eta jabetza elizarena dela diote eskritura horiek. "Urte mordoxka batean herritarrek eta auzotarrek mantendu dute elizatea. Euren ekimenengatik daukagu zutik; galtzen bada Antzuolan erreferentzia garrantzitsua galduko da", azpimarratu digu.

Baina elizarekin ze harreman dago? "Ekintzak egiteko baimena eskatzeko eta lagapen baten aukera aztertzeko jarri gara harremanetan; Obispatuarekin ere jarri ginen harremanetan. Baina momentuz, ateak guztiz itxita ez dauden arren, ez dugu inolako erantzunik. Nahi duguna da, herrian dauden beste ekimen batzuk egiteko aukera izatea bertan; hori bai, egunen batean elizak bere erabilera egin nahi badu ere hor izango luke aukera". Auzotarren artean mantendu direla horrelako gauzak bizi guztian diote; auzolanean herritarrek esku bat botatzea nahi dutela diote Iturbek eta Pollero-k.

Uzarragako eskola zaharra

Auzoko lehenengo eskola zutik mantendu gura dutela ere kontatu digute Iturbek eta Pollero-k. "Orain 50 urtera arte, martxan zegoen eta herritarrak badaude bertan ikasitakoak, guk asko ezagutzen ditugu", diote. "Gainera, egun geratzen den horrelako eskola gutxitariko bat da eta ondare materiala eta inmanteriala da zalantza gabe; gaur egun gorde eta zaindu beharrekoa. Horregatik, elizatearekin batera nahi dugu eskola berritzea", azadu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak