Euskarari atxikimendua emateko jai polita irailean

Maider Arregi 2012ko uztailaren 17a

Kontseiluak irailaren 22rako, Euskaraz bizi nahi dut lelopean, jaia antolatu du. Antzuolan goizean, 11:30ean, egingo da; baina gainontzeko Euskal Herriko herrietan aldiz, iluntzean egiteko asmoa du Kontseiluak. "Euskaraz bizi nahi dut leloa gizarteratzeko jaia da", azaldu digu Lierni Legorburu Euskara teknikariak eta liburutegiko arduradunak.

Hala, antzuolarrek euskarari atxikimendua emateko aukera izango dute. Parte-hartzeko izena eman beharko da aurrez liburutegian. "Koadrilak edo bakarka parte hartu ahalko dute herritarrek. Ekintzen aukera zabalik dago; hasiera batean lasterketa zuten antolatua, baina edozein kirol jarduerara dago zabalik", dio Legorburuk. Herri osoa zeharkatuko duen ibilbidea ere prest dute: Errekalde auzotik, beheko auzoraino; bukaera borobila plazan egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak