Alardea Ondare izendatzeko bidean aurrerago

Maider Arregi 2012ko uzt. 15a, 14:13

Mendea pasatxo duen tradizioa da Mairuaren Alardea; jaietako egitarauan gorriz markatua. Antzuolarrak ez ezik, kanpotik etorritakoek bete egin zuten herriko plaza zapatu arratsaldean. 180 herritar inguruk hartu du aurtengo Alardean parte eta izandako arrera ikusita, Ondare inmaterial izendatzeko urrats bat gertuago dagoela esan dezakegu.

Mairuaren Alardea Biziberritzeko Taldeak bultzatu eta sustatutako berrikuntzak gustura hartu dituzte antzuolarrek. Izan ere, aldaketak positiboki hartu dituztela erakutsi dute Alardea Biziberritzeko Taldeak egin berri dituen inkestek. "Sekulako lana egin dute, Alardea nondik datorren eta zer ospatzen den jakitera ematea oso garrantzitsua eta interesgarria dela uste dut. Inkestan ere parte hartu nuen. Emaitzak oso interesgarriak izan dira eta komisioko taldeak sekulako lana egiten du urte osoan zehar Alardeari bultzada on bat emateko. Norabide onean doa", azaldu zigun ikusle antzuolar batek.

Eta alardeko kapitaina, Joseba Iparragirre, gustura egindako lana txukun irten zelako. "Jendearen arrera oso ona izan da, kalean zehar zoazela animuak ematen dizkizute", azaldu zigun.

Davidek, berriz, 12 urte daramatza Alardean parte-hartzen. "8 urte kanoia eramaten egin ditut eta alardearen berrikuntzarekin paper berria egitea egokitu zait, Mairuaren sekituan joatea. Aldaketak oso ondo etorri dira; Alardea hiltzen zegoen eta zaharkitua; jende gutxiagok hartzen zuen parte, orain ikuskizun polit bat da". Azken urtetan 180 pertsonatik gorak hartzen dugu parte; lehen 50 inguruk".

Juan Carlos Gomez Abd-Al Rhaman III.-ren paperean, gustura ikusi genuen. Horrenbeste lan egin ostean satisfakzioa iritsi dela azaldu zigun. "Bukaeran zaldia larritu egin da kanoi eztandarekin baina dena ondo irten da, eta jendea ere gustura dagoela ikusten zen. Alarde bukaeran etortzen dira asko gustatu zaiela esatera", zioen Gomezek. Guretzako alardea Ondarea izendatzea oso garrantzitsua da jendea erakartzeko eta gure jaia bizitzeko, ezinbestekoa da horrelako errekonozimendua", gaineratu zuen.

Berrikuntzak

Orain hiru urtetatik datozen arren aldaketak, zapatuakoan ere aldaketaren bat ikusi genuen. Batetik, lehen aldiz haur txiki batek desfilatu zuen. "Testuinguru aproposa zuten Mairuaren sekituan joateko Alaitz Jauregik eta honen alabak Bidart Aizkorbek. Hala, erabaki genuen eta gainera inoiz izan dugun parte-hartzaile txikiena da Bidart", azaldu ziguten Batzordeko kideek. Antonio Deograciasek, aldiz, Mairuaren zutoihala eraman zuen. Orain arte haur batek eramaten zuen arren. Eta Patxi Olabarriari testigua, Tzaitel Martinek hartu zion danbor-jotzaileen gidaritzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak