Antzuolako jaiak martxan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uzt. 12a, 15:44

Eguerdian hasi dituzte antzuolarrek herriko jai nagusiak, eta etxeko txikienak izan dira protagonistak lehen orduetan. 12:00etan jaiak iragartzeko kanpaiak jota, bertsotan egin dute eta alkatearen hitzak harretaz entzun. Udalekuetan gertatutako ikuskizuna eskaini dute segidan –kantuan eta dantzan ikusi ditugu batzuk, eta aktore lanetan beste batzuk– eta bazkaria egin dute ostean, denek elkarrekin. Eguraldia bidelagun izan dute orain artekoan. Arratsaldetik aurrera, festa giroak ez du etenik izango.

Neska-mutikoek adi-adi jarraitu dituzte udalekuetako lagunen erakustaldiak, nahiz eta eguzkiak berotu:

Suziria botatzea izan da lehen egitekoetako bat, ikuskizunei paso eman aurretik:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak