Pirinioetara irteera arrakastatsua

Maider Arregi 2012ko uztailaren 10a

19 bat lagun inguru izan zen uztailaren 7an eta 8an, Arrolak antolatuta, Pirinioetan. Mendizaleek pozik, dena zoragarri irten zela eta jendea oso gustura ibili zela nabarmendu gura izan digute. Jarraian Pirinioetara egindako irteeran ateratako argazkiak:

Argazki galeria.

"Zapatuan, Panticosatik Bachimaña lakuetara igo ginen eta 14an inauguratuko duten aterpetxe  berria ikusi genuen, handik laku urdinetara joan ginen eta hamarretako ederra egin", azaldu digu Maripi Laskurain Arrolako kideak.

"Ondoren, bi taldetan banatu ginen, arinen ibiltzen direnak Infierno mendi gailurrera igo ziren eta besteak Tebarray mendira. Goiko bueltak egin ondoren, Llena Cantal lakuaren ondoan elkartu ginen guztiok.  Arratsaldeko zazpietarako  aterpetxean geunden".

Domekan, berriz, mendiaz eta Pirinioetako paisaiaz gozatzeko aukera ezin hobea: "Musales mendira joan ginen denok batera, gazte lirainak aurretik jakina! Pentsa  batzuk zaldun paperean atzekoei motxilak jasotzen laguntzera ere etorri ziren-eta. Gero, Sallent de Gallegora jaitsi ginen. Hemen batzuk herriko igerilekuan bainu eder bat hartuaz eman genion amaiera irteerari", kontatu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak