Eguenean hasiko dira Antzuolako jaiak

Maider Arregi 2012ko uzt. 9a, 12:24

Ate jooka ditugu Antzuolako jaiak. Eguenean emango zaie hasiera alkatearen lehen hitzekin. Arratsaldean Udal ordezkariek Aurrezkua egingo dute eta 00:00ean Hontzaren jaistiera izango da. Jarraian egitarau zabala ikusgai:

UZTAILAK 12, EGUENA

  • 12:00 Jaien hasiera. Jaiak iragartzeko kanpaiak, umeen bertsoa, alkatearen hitzak…
  • 12:00 Kalejira udalekuetako umeekin. Ondoren umeek udalekuetan gertatutako ikuskizuna.
  • 13:30 Umeen herri bazkaria.
  • 18:00 Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.
  • 19:00 Meza. Abesbatzak Hilarion Eslavaren salbea kantatuko du.
  • 19:45 Oinarineko umeekin ikurrin dantza. Besteak beste, aurten dantza ikasten hasi diren umeen lehen saioa izango da. Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea. Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.
  • 22:00-23:50 Kale afaria Herriko plazan Bentazaharreko mutiko alaiak taldearen eskutik.. Mahaiak eta aulkiak egongo dira bertan. Norberaren kontura: jatekoa eta edatekoa.
  • 23:50 Mahai eta aulkiak jasoko dira, hontzari ongi etorria emateko.
  • 00:00 Hontzaren jaitsiera kanpandorretik udaletxera.
  • 00:20 Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kantu saioa.

UZTAILAK 13, EGUBAKOITZA

  • 10:00 Txistulari taldearekin goizeresia
  • 10:45 Antzuolako 5. gastronomia lehiaketa Kalebarrengo arkupetan. Aurten patata tortila egingo da. Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, herriko edozein elkartek edota horretarako osatutako taldeek dute parte hartzeko aukera.
  • 11:00-13:30 Umeendako jolas parkea eskolako patioan.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 12:45 Balkoi eta leihoetako XVI. lore apainketa lehiaketaren sari banaketa Gastronomia lehiaketaren sari banaketa. 13:00- Patata tortila dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.
  • 14:30 Herri bazkaria Kalebarrengo arkupetan. Mahaiak eta jarlekuak han egongo dira. Norberaren kontura jatekoa, edatekoa eta ondo pasatzeko gogoa.
  • 16:30-18:30 Jolas parkea eskolako patioan.
  • 18:30 Poniak, zezentxoak eta koadrilen arteko jokoak Zurrategin.
  • 22:30 Zesuma taldearekin erromeria, Herriko plazan.
  • 00:00 Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15 Zesuma taldearekin erromeria Herriko plazan.

UZTAILAK 14, ZAPATUA

  • 09:55 Kanoiak sutzea.
  • 10:00 Txistulari taldearekin goizeresia.
  • 11:30 Bergarako bandaren kalejira.
  • 12:30 Bandaren kontzertua Zurrategin. Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque.
  • 19:00 Mairuaren alardea Herriko plazan. Oinarinen dantzak alardean zehar ikusi ahal izango dira.
  • 21:30 Herri afaria Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.
  • 22:30 Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.
  • 00:00 Suzko zezena Herriko Plazan.
  • 00:30 Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.

UZTAILAK 15, DOMEKA

  • 12:00 Eriz magoa, Herriko Plazan.
  • 12:00 Debagoieneko txakolinaren I. eguna. Salda jubilatuen eskutik.
  • 17:00 Profesionalen pilota partidak pilotalekuan: ONGAY – L. GALARZA // GORKA – LARRINAGA ARITZ LASA - ZABALETA // MENDIZABAL III - LASKURAIN
  • 19:00 Klown saioa Herriko plazan. Larrialdia, pronostiko erreserbatua, Oihulari Klown taldearen eskutik.
  • 20:30 Larrain dantza, Ondarreko gaiteroak lagun direla.
  • 20:45-22:30 DJ saioa Bidusoundekin, Herriko plazan.
  • 23:00-00:00 Bidusound Plazan
  • 00:00 Hontzaren igoera eta jaien bukaera Herriko plazan.

Gaztetxeko egitaraua:

UZTAILAK 12, EGUENA

  • 19:00 Txosnen irekiera.
  • 19:00-22:00 Pintxopote 1euro.
  • 22:30 Jon Plazaola monologoa.

UZTAILAK 13, EGUBAKOITZA:

  • Bazkalostean Txosnetan jolasak.
  • 19:30 Elektrotxaranga.
  • 23:00 Kontzertuak: Los Galerna, A fight  to live eta erromeria.
  • 07:00 Txokolatea.

UZTAILAK 14, ZAPATUA:

  • 21:30 Herri afaria. Ondoren kontzertuak Gozategi, Klak!son, Skasti.
  • 07:00: Txokolatea.

UZTAILAK 15, DOMEKA:

  • 20:30 Trikipoteoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak