Ziklistek 09:30ean hasiko dute proba, eta txirrindulariek 130 kilometro izango dituzte. 61. kilometroan Deskarga igoko dute, eta Udanatik bueltan Asentziorako bidea hartuko dute, azken igoera erabakigarrirako. Hain zuzen, eta azken edizioetan gertatu den moduan, Asentzioko igoerako bi kilometroak erabakigarriak izango dira, eta gizonik indartsuenek baino ez dute aurrera egingo. Azken hitza, baina, Antzuolara bidean dauden azken kilometroek esango dute.